
KONGRESUAREN LOKALIZAZIOA:
BIZKAIA ARETOA. Abandoibarra etorbidea, 3 48009 Bilbo.
GPS koordenatuak: 43.26867,-2.93752; Google maps
NOLA HELDU ETA GARRAIO AUKERAK
Hona hemen bertaratzeko garraio aukera ezberdinak. Ikus garraioa
Ahal dela, garraio publikoa erabiltzera animatzen zaituztegu.
Bestalde, kontuan hartu izen ematearekin batera tranbia doan izango duzula egun horietan. Bilboko udalaren babesari esker, azaroaren 27tik 29ra nahi adina aldiz hartu ahal izango duzue tranbia
IZEN EMATEAREKIN BATERA SARTZEN DIREN BESTELAKO ESKAINTZAK:
- Kongresuko hitzaldi, mahai-inguru eta komunikazio mahaiak
- Parte hartze agiria
- Ostegun eta ostiraleko eguerdiko kafea eta hamaiketakoa
- Osteguneko bazkaria (Laboa Aretoan) (Ostiraleko bazkaria norberaren kontu)
- Ostiraleko ekitaldi soziala/jaia aparte ordaindu beharko da (20€) izen ematea egiterako orduan. Hika Ateneoan (Eskola zumarkalea, 1, 48006 Bilbo) izango da, 19:30etatik 23:30etara eta jatekoa eta edatekoa sartuko da.
HIZKUNTZAK
-Goizeko saioetan, aldibereko itzulpena izango da euskara eta gaztelaniatik ingelesera; eta ingelesetik euskarara eta gaztelaniara.
-Ostegun arratsaldeko mahai paraleloetako bat euskaraz izango da eta bestea ingelesez. Ostiral arratsaldekoa gaztelaniaz izango da.
-Komunikazio mahai bakoitzean zehaztuko du arduradunak hizkuntza irizpidea.
EDOZEIN ZALANTZAREN AURREAN IDATZI IEZAGUZU